top of page

Kaixo lagunok!

 

Jakingo duzuenez, hiruilabete honetarako proiektu berri batekin hastea proposatzen da eskolaren ziklo guztietan eta proiektu hau KULTURARTEKOTASUNA izango da.

 

Baina...Zer da kulturartekotasuna?

 

Kulturartekotasuna gure eguneroko bizitzan eta gehien bat hezkuntza arloan pil-pilean dagoen hitz bat da eta egia esan ez dago honen inguruko definizio zehatzik baina hitz honi argitasun pixka bat ematekotan gure eskolak kulturartekotasuna nola ulertzen duen azalduko dizuegu:

Gure gizartean elar harremanean dauden kultura ezberdinak ezagutzea,hau da, hauen hizkuntzak, ohiturak... Eta nola ez hauekiko errespetua bermatzea bizikidetza sustatuz.

 

Proiektua aurrera eramateko jarduera ezberdinak abian jarriko ditugu. Hala nola, kultura ezberdinetako jolasak, abestiak, dantzak, ohiturak, janzkerak eta nola ez janari desberdin goxo-goxoak Ã‘AM ÑAM

 

Proiektu berria martxan!

bottom of page